Arnas-aparatua

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Arnas aparatua: trakea ikusten da (goian, grisez) eta bi birikak (behean, arrosaz)

Arnas aparatua gure gorputzaren barruko sistema bat da, oxigenoa hartu eta karbono dioxidoa kanporatzen duena. Arnas aparatuaren funtzioa, beraz, arnasketa prozesua posible egitea da.

Arnas aparatuaren atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira:

Arnas aparatuaren funtzionamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gure gorputzeko zelulek oxigenoa behar dute funtzionatu ahal izateko. Arnas aparatuak aireko oxigenoa hartzen du, eta gero zirkulazio-aparatuak oxigeno hori gorputzeko zelula guztietara eramaten du.

Oxigenoa airean dago. Sudurretik sartzen da gure gorputzean arnasa hartzen dugunean; faringe, laringe, trakea eta bronkioetan zehar pasatzen da, biriketaraino iristeko. Bertan, oxigenoa odolera pasatzen da (arterietara), eta zirkulazio-aparatuak (arterien bidez) gorputzeko zeluletara eramaten du.

Gure zelulek energia lortzeko hartzen eta erabiltzen dute oxigenoa. Prozesu horretan, gure zelulek karbono dioxidoa (beste gas bat) sortzen dute, baina gas hori kanporatu behar da. Karbono dioxidoak oxigenoaren kontrako bidea egiten du: zeluletatik zirkulazio-aparatura pasatu, honek biriketara eraman, eta hortik sudurrera joaten da kanporatua izateko.

Arnasketa prozesua egiten dugunean, beraz, airetik oxigenoa hartzen dugu (arnasgoran) eta karbono dioxidoa kanporatzen dugu (arnasbeheran)