Arteria

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Giza bihotza eta aorta.

Arteriak odola bihotzetik gorputzeko organo guztietara garraiatzen duten hodiak dira.

Oxigenoz eta elikagaiz kargaturik dagoen odola («odol garbia», alegia), gorputzetik barreiatzen dute. Bihotzaren taupadei esker iristen da organo guztietara. Biriketako arteriek, aldiz, karbono dioxidoz betetako odola («odol zikina», nolabait esanda) garraiatzen dute biriketara, bertan garbitzeko. Arteriek pareta lodiak dituzte, sendoak baina elastikoak, presio handia jasan ahal izateko. Arteria nagusia aorta da, bihotzetik ateratzen dena.