Artibai

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Artibai
Artibai marisma.JPG
Artibaiko padurak, Ondarroan.
Kokapena Bizkaia
Luzera 25 km
Arroa 103,5 km²
Emaria 2,5 m³/s
Iturburua Oiz mendia (1.000 m)
Ibai ahoa Bizkaiko golkoa

Artibai ibaia Oiz mendian sortzen da eta Ondarroan itsasoratzen da. Oiz menditik datozen erreka batzuek Markina-Xemeinen bat egiten dute eta gero Urko errekako urak batzen zaizkie. Mallabia, Ziortza-Bolibar eta Markina-Xemein igaro ondoren, Berriatuan mareen eragina jasotzen hasten da, Ondarroan itsasoratu aurretik. 25 km da luzean eta bere emaria (garraiatzen duen ura) 2,5 m³/segunduko da. Ibai-adarrik nagusienak Urko, Amalloa eta Gorozika dira eskuinaldetik, eta Zigortza eta Igotz ezkerraldetik.