Askatasunaren Estatua

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Askatasunaren Estatua

Askatasunaren Estatua monumentu edo estatua ezagun bat da, Estatu Batuetako New York hirian dagoena. Benetako izena Mundua argitzen duen askatasuna da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frédéric Auguste Bartholdi eskultore frantziarrak egin zuen eta Frantziak Estatu Batuei beren askatasunaren mendeurrenean egindako oparia izan zen. Frantzian egin, itsasontziz Ozeano Atlantikoa zeharkatu eta 1886an ezarri zuten New Yorkeko badian dagoen Askatasunaren uhartean. Europatik itsasontziz Estatu Batuetara zetozen etorkinek ikusten zuten lehen irudia izaten zen.

Askatasunaren Estatuaren kopiak daude munduko hainbat hiritan. Adibidez Parisen, Tokion, Buenos Airesen eta Las Vegasen.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran brontze kolorea zuen, baina airearen oxidazioaren ondorioz gaur egun turkesa kolorekoa da.

Estatuak emakumezko bat errepresentatzen du; Estatu Batuetako konstituzioa dauka ezkerreko besoan, eskuinekoa besoa altxaturik dauka eta argi-zuzi edo antortxa bati eusten dio.

Estatuak 46 metrotako altuera du eta oinarriak ere bai; monumentu guztiak, beraz, 92 metroko altuera dauka.