Aspirina

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Aspirinak.

Aspirina (edo azido azetilsalizilikoa) mina kentzeko produktu bat da; hau da, analgesiko bat. Azido azetilsalizilioa Spiraea ulmaria izeneko landaretik lortzen da.

Bayer etxeak Aspirin izeneko produktua sortu zuen 1899an, eta marka-izen horretatik dator aspirina hitza.

Aspirinaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Analgesikoa da: mina arintzen du.
  • Antipiretikoa da: sukarra jaisten du.
  • Antiinflamatorioa da: inflamazioa txikitzen du.
  • Antiagregatzailea da: odola koagulatzeko aukerak murrizten ditu.


Aspirina hartzean, buruko mina txikitu egiten da, analgesikoak buruko arteria eta hodiak dilatatzen edo zabaltzen dituelako, eta, beraz, odola errazago igarotzen delako. Hala ere, aspirina gehiegi hartzeak hemorragia eragin dezake, odola ez delako ondo koagulatzen, eta likidoagoa bihurtzen delako. Horregatik, buruko mina izatean, batzuek nahiago dute aspirinaren ordez parazetamola hartu.