Asterix

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Asterix komiki bateko pertsonaia bat da. Marrazki bizidunetan eta filmetan ere atera da.

Komikiak 1959an hasi ziren argitaratzen: René Goscinny arduratzen zen gidoia idazteaz, eta Albert Uderzo marrazkiak egiteaz. Goscinny hildakoan, 1980an, Uderzo hasi zen marrazkiez gain gidoia ere idazten.
Asterix frantsesezko komikirik ospetsuena da: sortu zenetik, 320 milioi album saldu ditu munduan.

Euskaraz, 1976an argitaratu zuten aurreneko alea, Iñaki Beobideren ekimenez, Jesus Mari Arrietak euskaratua: Asterix eta Kleopatra izeneko alea.

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asterixen istorioak K.a. 50. urte inguruan girotuta daude, Julio Zesarren garaian. Galian gertatzen dira. Garai hartan, erromatarrek Galia osoa zeukaten menderatuta, herrixka bat izan ezik... Asterix eta Obelixen herrixka, hain zuzen. Panoramix izeneko druidak edabe magiko bat egiten du, eta hura edaten duenari sekulako indarra ematen dio. Edabe horri esker, Asterixen herriko galiarrak beti irabazle ateratzen dira erromatarren aurkako borroketan.

Pertsonaia nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen komiki hauetako pertsonaia nagusiak. Haien izenek galiarren izenen antza dute, -ix bukaeragatik, baina haietan hitz-jokoak daude, parentesietan ikusiko duzuen bezala:

  • Asterix (asteriskoa), komikiko heroi nagusia;
  • Obelix (obeliskoa), aurrekoaren lagunik onena;
  • Idefix (idée fixe, buruan gauza bakarra duena), Obelixen txakurtxoa;
  • Panoramix (panoramikoa), edabe magikoa egiten duen druida edo aztia;
  • Abraracourcix (À bras raccourcis, mutur-joka), Asterixen herrixkako buruzagia;
  • Bonnemine (Bonne mine, itxura ona), buruzagiaren emaztea;
  • Assurancetourix (Assurance à tout risque, arrisku guztietarako aseguroa), herrixkako bardo edo musija-jotzaile jasanezina;