Asteroide

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
951 gaspra izeneko asteroidea, hurbiletik eginiko argazki batean atera den lehena.

Asteroide bat planeta bat baino txikiagoa den harrizko gorputz bat da, Eguzkiaren inguruan orbitatzen duena. Izena ἀστεροειδής hitz grekotik datorkio eta "izar formako" esan nahi du, asteroideek Lurretik ikusita izarrak diruditelako. Gaur egun, 15.000 asteroide inguru ezagutzen ditugu, baina seguraski askoz gehiago daude.

Asteroideak tamaina desberdinetakoak izan daitezke; txikienek metro batzuetako diametroa daukate, eta handienek 300 km baino gehiagokoa.

Eguzki-sistemako asteroide gehienek Marte eta Jupiterren artean orbitatzen dute, asteroide-gerriko izeneko gune batean.