Ateismo

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
riedrich Nietzsche filosofoa.

Ateismoa jainkorik ez dagoela sinesten dutenen jarrera edo pentsamendu filosofikoa da; ateoak, beraz, jainkogabeak dira, ez dute sinesten badenik Unibertsoa sortu duen izaki gorenik.

Ez da nahasi behar agnostizismoarekin: agnostikoek pentsatzen dute ezinezkoa dela jakitea baden ala ez jainkorik, metafisikoa den guztia ezin ezagutuzkoa dela, Jainkoa bereziki.

Ateismoaren barruan, badago adar bat erlijio guztien kontra dagoena, antiteismoa. Doktrina honen jarraitzaileek pentsatzen dute erlijio guztiek beldurra eta obskurantismoa zabaltzea dutela helburu, jakintza elite baten esku uzteko eta, horrela, elite horrek aginte politiko eta soziala eskumendean izateko.

Ateo ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikusi hauek ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]