Autobiografia

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Autobiografia deitzen zaio norbaitek bere bizitzari buruz idatzi duen liburuari. Liburu horretan, norberak bere bizitzaren inguruko hainbat alderdi kontatzen ditu: non eta noiz jaio zen, haurtzaroa nolakoa izan zuen, bere familian zegoen giroa, egindako bidaiak, lanean edo beste esparru batzuetan izandako eskarmentu edo esperientzia, lorpenak, kezkak, eta abar.

Hitzaren etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autobiografia hitzaren jatorriari begiratzen badiogu, grezierazko hiru hitzez osatuta dagoela esan behar dugu:

  • auto: "norbera" edo antzeko zerbait esan nahi du.
  • bios: "bizitza" esan nahi du.
  • graphein: "idaztea" esan nahi du

Beraz, "norberaren bizitzari buruz idaztea" esan nahi du hitz honek.
Orduan, halako liburu edo film bat autobiografikoa dela esaten dugunean, lan horretan egileak bere biziari buruzko zerbait kontatzen duela esan nahi da.