Autonomia-erkidego

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Espainiako autonomia-erkidegoen mapa.

Espainiako lurraldea autonomia-erkidegotan zatikatuta dago. Zehazki, 17 autonomia-erkidego daude Espainian.

Autonomia-erkidego bakoitzean, lehendakari bat dago. Horrez gain, arauak onartzen dituen ganbera legegilea (legebiltzar edo parlamentua) eta arauak betearazteaz arduratzen den organo exekutibo edo gobernua ere badaude.

Autonomia-erkidegoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipatutako 17 autonomia-erkidegoez gain, bi hiri autonomo daude Espainian: Ceuta eta Melilla. Autonomia-erkidegoak baino txikiagoak dira, baina ahalmen zabalak dauzkate.