Vikidiatik

Azeri

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Azeria.

Azeria txakurraren familiako animalia txikia da. Mutur zorrotza, belarri handiak eta buztan luzea dauzka. Gauez oso ondo ikusten du. Azeriak gauez bakarrik ehizatzen du. Bere usaimen eta entzumen finari esker, edozein animalia txiki ehizatzeko gai da. Hainbat azeri mota daude:

Lehena da gure inguruan bizi den azeri mota bakarra, azeri gorria, alegia. Ile gorrixka izaten du bizkarrean eta txuria sabelean edo beheko aldean.

Nola bizi dira azeriak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azerikume bat.

Harrapa dezaketen ia guztia jaten dute: saguak, oilo eta oilaskoak, ahate eta antzarak, untxi eta erbiak, baina baita zizareak ere. Batzuetan, fruta ere jaten dute. Jendeak zaborretara botatzen duen janaria ere jaten dute leku askotan; horregatik, ez da zaila zabortegi inguruetan ere aurkitzea.

Familia-taldetan bizi dira, lurrean egindako zuloetan. Urtarril edo otsailean parekatzen dira; ondoren, azeri emeak zazpi astez izaten ditu lauzpasei kume sabelean. Jaiotzean, kume bakoitzak 100 gramo inguru pisatzen ditu; lau-sei astez, lurreko zuloan, amaren esnea hartzen dute eta arrak emeari ekartzen dio janaria. Geroago, kumeek amarekin batera uzten dute ezkutalekua.

Azeriak 10 urtez bizi daitezke; hala ere, lehenago hiltzen dira haietako asko, autoek harrapatuta edota ehiztariengatik. Etsai gutxi dituzte: gizakiaz aparte, otsoek eta lintzeek bakarrik harrapatzen dituzte, eta, oso noizean behin, arranoren batek edo beste harrapariren batek harrapatuko du azeri txikiren bat.