Azeri artiko

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Azeri artikoa, luzatzen.

Azeri artikoa (zientzia-izena, vulpes lagopus) Artikoan bizi den azeri mota bat da; Beraz, Lurreko ipar hemisferioan bakarrik bizi da, Eurasian eta Ipar Amerikan, baita uharte batzuetan ere, izotzaren gainean ibiliz iritsi ondoren. Txakurraren familiakoa eta haragijalea da. Mutur zorrotza, belarri handi zorrotzak eta buztan luzea dauzka.

Ile ugari eta trinkoa du, hotzetik babesteko; zero azpiko 50 °C-ko tenperaturaraino jasan dezake horri esker. Neguan, ile zuria izaten du, baina udan kolore gris-nabarra izaten du, motzagoa eta ez hain trinkoa, tenperatura arinagoetara egokitzeko.

Azeri artikoaren bizitokiak.
Ugaztun txikiak eta hegaztiak harrapatzen ditu; aldiz, otsoa eta elur-hontza dira haren etsai nagusiak, baina baita marrazoak ere, uretara hurbiltzen denean.