Balea

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Baleak itsas ugaztunak dira eta ozeanoetan bizi dira. Zehazki, zetazeoak dira (izurdeak bezala).
Gainerako ugaztunek bezalaxe, baleek aireko oxigenoa arnasten dute, ile pixka bat daukate, eta odol beroa daukate.

Xibarta bat bere kumearekin.

Balea motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi balea mota bereizten dira: hortzak dauzkatenak eta bizarrak dauzkatenak.
Hortzak dauzkaten baleek oso hortz zorrotzak dauzkate, arrainak ehizatzeko eta jateko.
Bizarra duten baleek ez daukate hortzik, bizarrak baizik. Horrelako baleek planktona jaten dute (itsasoko uretan dauden izaki bizidun txiki-txikiak).

Munduko animaliarik handienak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Balearik handienak balea urdinak dira. 30 metro inguru izan daitezke luze, eta 150 tonako zama izan dezakete. Munduko animalia guztien artean handienak dira balea urdinak.



Wikibar.png
Blank user.svg BA AL ZENEKIEN?

Batzuetan, baleak kantuan ibiltzen dira. Soinu berezi bat egiten dute, baina zientzialariek oraingoz ez dakite kantu horren bidez zehazki zer adierazi nahi duten.

Bestalde, literaturan bada balea ezagun bat, Moby Dick izenekoa, Herman Melville idazlearen izen bereko eleberrikoa.