Balear Uharteak

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Balear uharteen kokapena.

Balear Uharteak Mediterraneo itsasoan dauden hainbat uharte dira. Uharte handi eta txiki horiek artxipelago bat osatzen dute, baita Espainiako autonomia-erkidego bat ere.
Bertan dira, besteak beste, Mallorca, Menorca, Cabrera, Eivissa eta Formentera uharteak.
Balear Uharteetako hiriburua Palma da.
Balear Uharteetako hizkuntza ofizialak bi dira: gaztelania eta katalana.