Nabigaziora joan
Bilaketara joan
Balkanetako mendikatea (edo Balkan mendiak) Balkanetako penintsulako iparraldean, Bulgarian zehazki, dagoen mendilerro bat da; berez, Karpato mendien luzapena da, eta Danubio ibaia da bien arteko muga.
Batzuetan, erabilera nahasgarria egiten da izen honekin: Balkanak esaten denean, batzuetan mendiak aipatzen dira; baina beste batzuetan, berriz, penintsula bera edota penintsula horretako herrialdeak aipatzen dira. Izan ere, gainera, Balkanetako penintsula osoa nahiko menditsua da, eta hainbat mendilerro gehiago daude bertan:
- Aipatutako Balkan mendiak.
- Dinariar Alpeak: Eslovenia, Kroazia, Bosnia-Herzegovina, Serbia, Montenegro eta Albania hartzen dituzte.
- Pindo mendiak: Grezia iparraldean.
- Rodope mendiak: Bulgariako hegoaldean, Greziarekiko mugan.
Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Balkan izena turkieratik dator, eta "mendia" esan nahi du, hain zuzen ere. Kontuan izan behar da Balkanetako penintsula osoa turkiarren Otomandar inperioaren mende egon zela XVI. mendetik XIX. mendera arte.