Barazki

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Barazkiak jan daitezkeen landareak izaten dira, gaur egun baratze eta soroetatik ateratakoak. Bizkaieraz, ortuari deitzen zaie.

Dena dela, landare horietako zati guztiak ez dira jaten, haren atal batzuk besterik ez. Hona hemen barazki batzuk, jangarriak diren atalen arabera sailkatuak:

Barazki hitza ez da botanikan edo zientzian erabiltzen, eguneroko hizkeran eta sukaldaritzan baizik; gainera, eguneroko hizkeran barazki deitzen ditugunetako batzuk, berez, fruituak dira: tomateak, kuiatxoak eta piperrak, adibidez; izan ere, haziak dituzte barruan, eta, botanikaren arabera, halakoak fruituak dira.

Barazkiek A, B, C eta D bitaminak, gatz mineralak, zuntza eta karbohidratoak ematen dizkigute.

Ohiko barazki batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]