Barea (organoa)

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Barearen kokalekua gizaki baten gorputzean.

Barea gorputzeko organo bat da. Ornodun izaki guztiek dute barea, gizakiak barne. Gizakiengan, ezkerreko birikaren azpian eta urdailaren atzean dago, gorputzaren ezkerraldean.

Odolarentzat oso garrantzitsua da barea, are gehiago odoleko zelulentzat: zelula hauek zahartu eta kaskartu egiten dira; horregatik, odola baretik pasatzean, globulu gorri zaharrak deuseztatu egiten ditu bareak. Baina ez hori bakarrik: deuseztutako globulu gorriek zituzten burdin-konposatuak eta beste substantzia garrantzitsu batzuk ere gordetzen ditu.

Bestalde, birus eta bakterioen kontrako defentsan, paper garrantzitsua jokatzen du; horretarako zelula espezialak sortzen ditu. Sistema immunitarioaren parte da, esandakoagatik; izan ere, sistema horrek gaixotasunak sortzen dituzten birus eta bakterioengandik babesteko balio du (hori esan nahi du immunitario hitzak). Ume txikien kasuan, barearen lana da odol berria sortzea ere, baina beranduago hezur-muinari pasatuko dio eginkizun hori. [[wp:Bare (organoa)