Barne-produktu gordin

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Munduko herrialdeak, barne-produktu gordinaren arabera sailkatuta, 2012an.

Barne-produktu gordina (BPGd) herrialde jakin batek denbora zehatz batean (normalean, urtebeteko epean) sortutako ondasun eta zerbitzuen multzoa adierazten duen kontzeptua da. Dirutan adierazten da; gure kasuan, eurotan.
Adierazle horren bidez, ikusten da herrialde bat zer-nolako joera izaten ari den ongizateari dagokionez; hau da, bertako ekonomia hazten ari den edota gainbehera doan.

Adi![aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da nahasi behar horrekin lotura duen beste kontzeptu batekin: barne-produktu garbiarekin (BPGb), alegia.