Vikidiatik

Bartzelona Futbol Kluba

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Camp nou zelaia.

Bartzelona Futbol Kluba 1899an Joan Gamperrek sortutako futbol talde bat da. Espainiako futbol liga 26 aldiz irabazi du, eta txapelketa horretan titulu gehien dituzten taldeen artean bigarrena da. Errege Kopa, berriz, 30 alditan irabazi du, beste ezein taldek baino gehiagotan. Eta bost aldiz UEFAko Txapeldunen Liga.

Gaur egun, 150.000 bazkidetik gora dauzka.

UEFAko Txapeldunen Ligako kopa edo garaikurra.

Ekipamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bartzelona Futbol Klubak kolore urdina eta granatea izan du beti elastikoan, hortik datorkio blaugrana ezizena katalanez. Hasieran, galtza zuriak eta galtzerdi beltzak erabili zituen. 1913 eta 1920 artean, galtzak eta galtzerdiak beltzak izan ziren, eta, ordutik aurrera, galtzak urdinak. 2005-06 eta 2010-11 bitartean, galtza granateak izan zituen eta 2015-16 denboraldian elastikoko marrak horizontalak izan ziren lehen aldiz.

Bestelako datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bartzelonaren bigarren taldeak Barcelona B izena du. Talde hau 2. mailan jokatzen ari da.

Bartzelona Futbol Klubaren ereserkia katalanez idatzia dago. Futbol zelaiaren izena Camp Nou da ("Zelai berria"). Guztira, 99.354 ikuslerentzako edukiera du.