Behazun

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Behazuna irudian kolore berdez eta (5) zenbakiaz ageri den poltsatxo edo xixkuan (besikulan) pilatzen da.

Behazuna jariakin edo isurkari bat da, gibelari etengabe dariona, berdexka, likatsua eta mingotsa, digestioan laguntzen duena. Gibeleko zelulek jariatu ondoren, behazun-besikulan bildu eta hodi biliarrean zehar duodenora igarotzen da; bere baitan behazun-gatzak, behazun-pigmentuak, kolesterola, lezitina eta beste zenbait gai daramatza.

Digestioan, jan ondoren ordu erdi baten barruan gutxi gorabehera, besikula hasten da behazuna jariaten hesteen aldera; koipe edo gantzen liseriketa edo digestioan parte hartzen du.

Egun batean, gibelak 0,5 eta 1 litro bitarte ekoizten du.