Belarri

Vikidiatik
(Belarria(e)tik birzuzenduta)
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Kanpo-belarria.

Giza belarria hiru ataletan bana daiteke:

1.- Kanpo-belarria, zeinak energia akustikoa jasotzen duen.

2.- Erdiko belarria, zeinak energia akustikoa, energia mekaniko bihurtzen duen, azkena barne-belarrira eramanez eta anplifikatuz.

3.- Barne-belarria, non, azkeneko pausu gisa, energia mekanikoa, bulkada-elektriko ugari bihurtzen duen.

Kanpo-belarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-belarria, garezurreko hezur tenporalean kokatuta dago. Entzute prozesuan soinu-uhinak jaso eta barrurantz bideratzeko dago modu estrukturalean egina.

Kanpo-belarriak hurrengoak ditu:

  • Belarri-hegala, tronpeta baten muturraren forma duen eta azal lodi batez estalita dagoen kartilago elastiko laua.
  • Kanpo-entzunbidea, hezur tenporalean kokatuta dagoen 2.5 cm inguruko luzerako bide (hodi) makurra. Gainera, ile-folikulu eta gantz-guruinak (belarri argizaria ekoizten dutenak) ditu.
  • Tinpano-mintza, tinpano ere ohi deitua, kanpo-entzunbidean eta erdiko belarrian dagoen loturazko ehun haritsu puska mehe eta erdi gardena da.

Kanpo-belarria soinua erdiko belarrira eta hortik barrukora eramateko arduraduna da; zeinak entzumen-nerbioaren bidez, informazioa burmuinera daraman.

Erdiko belarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdiko belarria ia lauki-formakoa den barrunbea da eta hezur tenporaleko barruko aldean kokatzen da. Belarriak dituen hiru ataletako bat da (beste biak kanpo- eta barne-belarria izanik), eta zerebeloaren goialdean, garun masa eta Falopioren tinpanoaren bitartean kokatzen da.

Erdiko belarriko atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdiko belarriak ondorengoak ditu:

  • Barrunbe tinpanikoa.
  • Belarriko hezurtxoak: Mailua, Ingudea eta Estribua, halare zenbait autorek laugarren hezurtxo bat gehitzen dute, Lentukular deiturikoa.
  • Hezurtxoetako giharrak.
  • Zelda mastoideoak.
  • Eustakioren tronpa.

Barne-belarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barne-belarria hezur tenporalaren barruan dago. Morfologikoki hezur- eta mintz-laberinto baten bana daiteke. Hezur-laberintoa, mintz-laberintoa inguratzen duen hezur-kapsula da. Mintz-laberintoa endolinfa duen sistema hutsa da. Laberinto bi hauen artean perilinfa dago, erdi odol iragazki eta erdi likido-zefalorrakideoaren hedapena dena. Edolinfa ildaska baskularrean sortzen da. Burmuinera informazioa eramateaz ere arduratzen da. Barruko belarrian egiten da soinu-uhinak eratutako energia mekanikotik, nerbio-energiarako bihurketa. Eraldaketa hau Corti organoetan zehar burutzen da.

Hurrengo egiturek osatzen dute:

  • Bestibuluak bi zatitan banatzen da: utikulu eta sakulu.

Utrikulua hodi erdizirkularrekin, eta sakulua barraskiloarekin lotuta daude.

  • Hodi erdizirkularrak forma erdizirkulardun hiru hodi dira, hauetako bi posizio bertikalean daude eta bestea horizontalean (aurreko, atzeko eta albokoa). Hodi erdizirkularren zeregina, gorputz eta begietako propiozeptores-ekin batera, oreka mantentzea da.
  • Barraskilo, koklea ere deitua, hodi kiribildu-formako organoa da; arrapala izeneko hiru luzeretako barrunbez osatuta dago (arrapala tinpanikoa, arrapala bestibularra eta arrapala koklearra), basilar eta Reissner izeneko mintzak banatuta daudenak.