Vikidiatik

Bergara

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Bergarako argazkia.

Bergara Gipuzkoako udalerri bat da. 2013koa den azken errolda ofizialaren arabera, 14.763 biztanle ditu. Gipuzkoako udalerririk handienetarikoa da. Deba ibaiak zeharkatzen du alderik alde. Auzo ugariz osatua dago (Osintxu, Angiozar, Ubera, Basalgo, Elorregi...). Etorkinen etorrerarekin, gero eta herri kosmopolitagoa da.

Bergara historikoki Debagoieneko hiriburutzat hartu izan da, hainbat bideren lotunean baitago: izan ere, kostaldea eta Gaztelako ordokia lotzen duten bideek eta Gipuzkoa barrualdeko bideek egiten dute bat Bergaran. Duen kokaleku estrategikoari esker, herri aberats eta handia izan da. XIX-XX. mendeetan industria sendoa eratu zen Bergaran, eta gaur egun oihalgintza eta metalurgia industria ugari dago bertan.

Bergarari buruzko atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txantiloi:Clear