Betazal

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Betazala begiaren kanpoaldean goian eta behean ditugun azalak dira; nahi dugunean jaitsi edo igo ditzakegu, begiak ireki edo ixteko.
Betazalek babestu egiten dute begia, haizetik, argitasun gehiegizkotik, edo haizeak ekar ditzakeen hauts-partikuletatik edo antzekoetatik. Gainera, begia garbitzen ere laguntzen dute, malkoak begi gainean zabalduz eta, horrela, begia bustiz.
Betazalen ertzean ileak dauzkagu, izerdiari begietara sartzen ez uzteko: ile horiek betileak dira.