Bibiparo

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Bibiparoak amaren sabeletik jaiotzen diren animaliak dira. Animalia bibiparoen enbrioiak edo umekiak emearen sabel barruko umetokian garatzen dira, eta bertan jasotzen dituzte garatu ahal izateko behar dituzten elikagaiak eta oxigenoa, jaiotzen diren arte.

Ia ugaztun guztiak dira bibiparoak.
Martsupialak bibiparo bereziak dira: ugaztun horiek, jaiotzen direnean, oso ahul eta txikiak izaten dira, eta ez dira erabat garatuta egoten; horregatik, amaren sabeletik irteten direnean, amak sabelaren kanpoaldean duen martsupio izeneko poltsa moduko batera sartzen dira. Bertan daude emearen titiak, eta haietatik ateratzen dute garatzen jarraitzeko behar duten esnea. Azkenik, behar bezain handi eta indartsuak direnean, martsupiotik kanpora ateratzen dira. Kanguruak dira martsupial ezagunenak.

Ugaztun gehienekin batera, zenbait narrasti, arrain eta anfibio ere bibiparoak dira.