Bidasoa

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Bidasoa ibaiaren ahoa, Hondarribia (argazkian, behean) eta Hendaia (argazkian, goian) artean.

Bidasoa Euskal Herriko ibai bat da, Nafarroa Garaia, Gipuzkoa eta Lapurdi zeharkatzen dituena. Erratzun du sorburua eta Txingudin itsasoratzen da, Bizkaiko golkoan.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidasoa ibaiak Baztango Erratzun du sorburua, Araneko erreka eta Iñarbegi erreka batzen diren lekuan. Azken honetan dago Bidasoa ibaiaren iturburu ezagunena: Xorroxin izeneko ur-jauzia. Hortik aurrera, Baztan udalerria zeharkatzen du. Bazten aldean ez diote Bidasoa deitzen, Baztan ibaia baizik.

Baztandik kanpo, Mugairiko zubitik aurrera, Bidasoa izena hartzen du eta Bertizarann sartzen da. Ondoren, Donezteben Ezkurra ibaiarekin batu ondoren, iparralderantz biratu eta Sunbilla zeharkatzen du.

Handik Bortziriak eskualdean sartu eta Beratik igarotzen da. Lesakako Endarlatsa aldean Nafarroa utzi ondoren Gipuzkoa eta Lapurdi arteko muga-lerroa egiten du. Gero Irun zeharkatu eta azkenik Txingudiko badian itsasoratzen da, Hondarribia eta Hendaia artean.

Ibaiadarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidasoak hainbat ibaiadar ditu: Zeberia, Ezkurra, Iruribieta, Latsa, Tximista, Onin, Zia, Endara eta Jaitzubia errekak.


Wikibar.png
Blank user.svg BA AL ZENEKIEN?

Bidasoa izena honela deklinatu behar da: Bidasoa, Bidasoan, Bidasoarekin; baina Bidasoko, Bidasotik, Bidasora". Era berean, izen horrek bere azken -a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean. Adibidez: Bidaso maitea, Bidaso osoan, gure Bidaso hau.