Bikingo

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Bikingoen papera egiten ari den aktore bat.

Bikingoak Erdi Aroan Eskandinavian (gaur egungo Norvegia, Suedia eta Danimarka aldeko lurretan) bizi ziren herri bat ziren; ezagunak dira Europako hainbat lurralderi eraso ziotelako (badirudi Euskal Herrira ere iritsi zirela). Izan ere, oso marinel trebeak ziren, eta drakkar izeneko itsasontzi oso onak eraikitzen zituzten, merkataritzan aritzeko edota, esan bezala, beste lurralde batzuei erasotzeko, batez ere Iparraldeko Itsasoan eta Itsaso Baltikoan; dena den, haien itsasontziak oso egokiak ziren ibaiadarretatik sartu eta ibaietatik ere nabigatzeko, eta, horrela, Paris hiriari erasotzera iritsi ziren, eta badirudi Mediterraneora ere iritsi zirela.

Zenbait herrialdetan, normandiar hitza erabiltzen zen haiek izendatzeko (iparraldekoak esan nahi du); eta, izan ere, haietako batzuk Europa hegoaldera migratu eta Normandiako erresuma sortu zuten, gaur egungo Frantzia iparraldean.

Haien itsas bidaia luzeetan, badirudi Ameriketara ere iritsi zirela, Ternuaraino zehazki, Kristobal Kolon bera baino lehenago.