Bilbo

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Bilbo (gaztelaniaz eta ofizialki Bilbao) Bizkaiko hiriburua da: 342.481 biztanle ditu. Bertako jendeari bilbotarra esaten zaio.[1]

Gorabeherak izenarekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbo du gaur egungo euskal izena, Euskaltzaindiak 1979an hala arautu baitzuen. Bilbao gaztelaniaz gorde den euskal izen zaharra da.

Bilbo zabalaren hedadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboaldeak 41 kilometro koadro ditu: Muskiztik Galdakaora hedatzen da mendebaldetik ekialdera, eta Plentziatik Alonsotegi eta Arrigorriagara iparraldetik hegoaldera. Ingurune horrek ia milioi bat biztanle biltzen ditu guztira: Bizkaiko biztanleriaren hiru laurden baino gehiago.