Vikidiatik

Biolin

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Biolina.

Biolina hari-instrumenturik txikiena da. Biolin-jotzaileak kokotsa, sorbalda eta bularraren artean eusten dio kaxaren azpiko aldeari; ezkerreko eskuarekin biolinari eusten dio eta atzamarrekin hariak sakatzen ditu; eta eskuinean arkua duela, hariak jotzen ditu doinua ateratzeko.

Gaur egungo biolinak XVI. mendetik daude. Orkestra askotako instrumenturik garrantzitsuenak dira, notarik altuenak jotzen dituztelako eta beraz melodia jotzen dute.

Ume batzuk hiru urterekin hasten dira biolina jotzen, beste batzuk ikastetxean. Hori dela-eta, umeentzako biolin bereziak daude, apur bat txikiagoak.

Zelan jotzen da biolina?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biolina jotzen ikastea zaila da. Norberaren gorputzaren jarrerarekin oso zehatza izan behar da. Biolina kokots, sorbalda eta bularrean eustea errazteko, kaxan kokotsa ipintzeko toki bat egoten da, normalean egur beltzezkoa. Arkuak oreka zehatza izan behar du, biolinak doinua atera dezan eta ez bakarrik arraspatu.

Atzamarrarekin ez bada alboetan sakatzen, eskalako tonu bat ateratzen da. Biolinistak gainerako notak joko ditu, leku egokian atzamarrarekin haria sakatuta. Biolinean ez dagoenez gitarran dagoen moduko trasterik, leku egokian jo behar da eta hori oso zaila da. Noizbehinka biolinistak ahots bitan ere jotzen du, hau da, era berean hari bi estaltzen ditu, bata bestearen alboan daudenak.

Biolinistak tinbrea alda dezake: arkuarekin presio handiagoa edo txikiagoa eginda eta harietan arinago edo astiroago eraginda arkuarekin. Ezkerreko eskuarekin arkua aurrera eta atzera oso azkar ere mugi dezake. Hori egiten duenean doinuak dardara egiten duela ematen du, eta honi “vibrato” esaten zaio. Biolinistak oso gutxitan jotzen ditu hariak atzamarrekin.

Ikusi eta entzun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideo honetan ikusiko duzu nola jotzen den eta nolako soinua duen: