Biologia

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Charles Darwin, XIX. mendeko biologo ingeles ospetsua.

Biologia izaki bizidunak aztertzen dituen zientzia da; zehazkiago, horien jatorria, bilakaera eta ezaugarriak aztertzen dituena. Izaki bizidunen ezaugarriak eta espezieak deskribatzen ditu, banaka edo multzoka. Horrez gain, izaki bizidunak nola ugaltzen diren eta izakiek elkarrekin eta inguruarekin nolako elkarreragina daukaten ere aztertzen du.

Izaki bizidunak oso sistema konplexuak dira. Biologiak aztertzen duen alorra oso zabala da: molekulak, organismo populazioak...
Biologiak adar asko dauzka: anatomia, biofisika, antropologia, zoologia, botanika, eta abar. Guztiak elkarren artean estuki lotuta daude, fenomeno baten bidez: bizitza.

Biologia hitza Frantzian erabili zuten lehenengo aldiz, 1802. urtean. J.B. Lamarckek erabili zuen, bizitzaren legeen azterketei buruz hitz egiteko.