Birika

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Birikak arnas aparatuko organoak dira. Bi birika dauzkagu, eta eskuinaldekoa pixka bat handiagoa da ezkerraldekoa baino, ezkerraldekoak bihotzari lekua utzi behar diolako.

Gizaki baten birikak.

Birikei esker, arnasa hartzean oxigenoa jasotzen dugu; arnasa botatzean, berriz, karbono dioxidoa askatzen dugu. Gasen truke hori (oxigenoa eta karbono dioxidoa gasak baitira) albeoloetan gertatzen da; hau da, biriken barruan dauden zati txiki-txikietan.

Arnastutako oxigenoa odolera joaten da, gero gorputz osora zabaltzeko. Eta arnasketa egitean kanporatzen duguna odolak dakarren karbono-dioxidoa da.

Birikak pleura izeneko mintz batek biltzen ditu, infekzio eta gaixotasunetatik babesteko.

Biriken behealdean diafragma dago. Diafragma uzkurtu eta zabaldu egiten da, arnasketarekin.