Bizenta Mogel

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Bizenta Mogel
Datu pertsonalak
Izen osoa Bizenta Antonia Mogel Elgezabal
Jaio 1782ko uztailaren 6a
Azkoitia (Gipuzkoa)
Hil 1854ko ekainaren 29a
Abanto (Bizkaia)

Bizenta Mogel (Azkoitia, 1782ko uztailaren 6a - Abanto, 1854ko ekainaren 29a) euskal idazle bat izan zen. Bere osaba Joan Antonio Mogeli esker, euskaraz, gaztelaniaz eta latinez irakurtzen ikasi zuen, eta garai hartan emakumeentzat ohiz kanpokoa zen kultura-maila lortu zuen. Bera da, gainera, euskal literatura idatziko lehen emakume idazlea.

22 urte zituela, Esopo izeneko fabula edo alegia idazle greziarrarengandik hartutako berrogeita hamar alegia euskaratu eta moldatu zituen latinetik, gipuzkeraz baina bizkaierazko ukituekin: Ipui onak, zeintzuetan arkituko dituzten euskaldun nekazari ta gazte geiak erakaste ederrak beren bizitza zuzentzeko (1804).

Alegiak kontakizun edo ipuin dibertigarriak dira, baina halako irakaspen moral bat dutenak; horregatik du izenburuak bigarren zati hori («beren bizitza zuzentzeko»). Alegiek hiru zati izaten dituzte: lehen zatian kontakizuna dago, bigarrenean ipuinaren irakaspen morala garbi adierazia, eta, azkenik, irakaspen hori bertso batean jarria.

Igela eta idia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen Bizenta Mogelek moldatutako alegia bat:

«

Igelak ekusi zuen bein idi bat guzia
loditu ta gizen eginda, zebillela zelaiko
larrean, ta begitandu zitzaion bera ere
azi ta gizendu zitekeala idi ura bezala
bere azal ta larru zimurra betetzen
bazuen nola bait. Asi zan bada puztu
ta aizez arrotzen bere larrua, ta jarri
zitzaion buruan azi zala asko, ta
galdetu zioen ber umeai idia beste ote
zan. Erantzuten dioe ezetz gutxiagoaz
ere. Puztuagoa egin zan berriz puxiga
bat balitz bezela. Puzka ta indarka
zebillela, orra non eztanda edo ler egin
zuen larrua etenda.
Ipuin onek erakusten digu ez degula
arrotu bear andiago, ederrago ta
aberatsago izan naiz:
Aizez gizendua
Laster da galdua
Igoten duenak goregi
Jo bearko du beregi.

»