Bizkaia

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Bizkaiaren kokapena Euskal Herriko mapan.

Bizkaia Euskal Herriko ipar-mendebaldeko probintzia da. 2.384 kilometro karratu eta 1.143.400 biztanle ditu (bizkaitarrak). 110 udalerri ditu. Hiriburua: Bilbo.

Zazpi eskualdetan banatuta dago.

Kostaldea koskatsua eta irregularra da. Itsasadar eta lurmutur ugari dago. Menditsua da; kostaldeko mendiak eta barnealdekoak desberdinak dira. Kostaldekoak ez dira oso altuak. Barnealdekoak altuagoak dira. Ibaiak motzak eta isurialde atlantikokoak dira. Klima epela eta hezea da. Euria urte osoan egiten du, batez ere neguan.