Izena txibtxazko "bacatá" hitzatik dator, eta «soro muga» esan nahi du.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kolonbia herrialdearen erdialdean dago, 2.640 metrotan itsas mailatik gora. Ibairik handienak Bogota du izena eta oso kutsatua dago.
Klima ozeanikoa du, uda lehorrekin. Tenperatura aldaketak ez dira oso handiak urtean zehar, 6 eta 22 gradu arteko tenperaturak dituzte urtaroaren arabera. Ekuatoretik oso hurbil dagoenez, bi urtaro nagusi ditu; batean euriteak jasaten dituzte eta, bestean, lehortea.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gaur Bogota dagoen lekuan, aspaldian, txibtxa indiarrak bizi ziren. Espainiarrek lurraldea konkistatu zuten eta 1538an Gonzalo Jiménez de Quesada espainiar konkistatzaileak Santa Fé de Bogotá izenarekin sortu zuen hiria.
1819an Kolonbiak independentzia lortu zuen eta Bogota bere hiriburua izendatu zuen.
Leku interesgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Eraikuntzak: Kontraste handia dago garai desderdinen arteko eraikuntzen artean; bi pisu eta patiodun etxeak eta etxe orratzak daude nonnahi.
- Museo eta liburutegiak: 2007an Liburuen Munduko Hiriburu izendatu zuten Bogota. Liburutegiez gain, literaturarekin zerikusia duten jarduera ugari dituzte. Bestetik, 58 museo baino gehiago daude hirian.
- Parkeak: Oinez edota bizikletaz gozatzeko parke asko dituzte. Handiena Simon Bolivar Metropoli Parkea da.
|