Boto zuria

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Boto zuria emateko aukera Kolonbian egindako bozketa batean.

Boto zuria hauteskunde edo erreferendum batean hiritarrak har dezakeen boto-erabaki bat da, aukera guztietatik bat bera ere gustatzen ez zaiola adierazten duena.

Boto zuria eman ahal izateko,, hiritarrak botoa ematera joan behar du eta herrialde bakoitzean horretarako bete behar diren baldintza bete behar ditu. Irudian ez bezala, boto zuria normalean ez da egoten boto-paperetan, eta boto zuria eman nahi duen hiritarrak azal hutsa sartzen du boto-kutxan, edo barruan paper zuri bat duena. Leku askotan, ordea, boto zuriak ez dira kontatu ere egiten eta ez dute inolako ondoriorik.

Boto zuria ez da nahasi behar abstentzioarekin: abstentzioak botorik ez ematea esan nahi du; alegia, abstentziora jotzen duen hiritarrak ez du botorik ematen eta ez du parte hartzen bozketan bere botoarekin.