Britainiar uharteak

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Britainiar uharteen kokapena.

Britainiar uharteak Europako ipar-mendebaldean dagoen uhartedi bat da, Britainia Handiaz, Irlandako uharteaz eta beste zenbait uharte txikiz osatua.

Dena dela, Irlandan ez da erabiltzen Britainiar uharteak terminoa, Irlanda ez baita Erresuma Batuaren zatia, eta kutsu politikoa aurkitzen diote izenari.

Ozeano Atlantikoaren eta Ipar itsasoaren artean kokatuta daude, eta Mantxako kanalak banatzen ditu Europa kontinentaletik.

Batzuek Kanaleko uharteak ere (Jersey, Guernsey eta Sark) sartzen dituzte uhartedi honetan, baina Frantziatik gertuago daude berez; politikoki, britainiarrak dira, baina geologia aldetik, Frantziako uharteak dira.

Uhartedi honetan 6.000 uharte inguru daude guztira. Handiena Britainia Handia da.

Lehen biztanleak duela 800.000 urte inguru irtsi omen ziren uhartedi honetara.