Brontze-aroa

Vikidiatik
(Brontze-Aroa(e)tik birzuzenduta)
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Brontzezko arma eta erremintak.

Brontze-aroa gizakien historiaurreko garai bat da, K.a. 2500 urtetik K.a. 1000 urte bitartekoa, gutxi gorabehera; dena dela, kontuan izan behar da Historiaurreko garaien arteko mugak desberdinak izaten direla leku geografikoaren eta kultura desberdinen arabera. Izen hori C. J. Thomsen izeneko ikertzaile daniarrak eman zion XIX. mendean, garai hartan gizakiak brontzea hasi zirelako erabiltzen harrien ordez erremintak eta armak egiteko.

Brontze-Aroan, hazkunde demografiko nabarmena gertatu zen; hots, gizakiak asko ugaldu ziren. Eta, gainera, bizimodu nomada utzi eta sedentario bihurtuz joan ziren. Hildakoak kobazuloetan eta trikuharrietan lurperatzen zituzten.

Leku batzuetan, Egipton, Mesopotamian, Indian eta Txinan lehen zibilizazio handiak agertzen hasi ziren, eta, haiekin batera, hizkuntza idatzia. Ikertzaileen arabera, brontzea Mesopotamian hasi zen lantzen, eta handik zabaldu zen munduko leku askotara.