Brusela

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Brusela hiriaren kokapena.

Brusela Belgikako hiriburua da, bai eta, aldi berean, Belgikako eskualde baten izena ere. Brusela hiriak 180.000 biztanle inguru ditu; eskualdeak, aldiz, ia 2 milioi biztanle.

Bruselan bi hizkuntza ofizial daude: frantsesa eta flandriera. Horregatik, kaleetako kartelak bi hizkuntza ofizialetan idatzita egon ohi dira. Gainera, etorkin askok, esaterako, Maroko edo Turkiatik etorritakoek, euren hizkuntzak hitz egiten dituzte.

Brusela Europar Batasunaren egoitza nagusia da. Europako Parlamentua ere bertan biltzen da, baita Europako Batzordea ere (Europar Batasuneko gobernu moduko bat). Bruselan, gainera, Ipar Atlantikoko Tratatuaren Erakundearen (NATO) egoitza bat dago.

Eraikin garrantzitsu asko eta interes handiko lekuak daude Bruselan. Esaterako, Atomium izeneko eraikina, burdinazko atomo bat dirudiena, oso ezaguna da. Manneken Pis izeneko estatua txikia ere oso ezaguna da; pixa egiten ari den ume baten estatua da.


Historia apur bat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brusela 500. urte inguruan sortu zen. Gaztelu baten inguruan zabaldu zen, Senne ibaiko irla batean. XII. mendean oihalaren merkataritzako zentro bat bilakatu zen. XV. mendean, bere arte eta kulturagatik ezaguna zen lurralde bateko hiri nagusia bihurtu zen. Espainiar eta Austriar inperioek 200 bat urtez gobernatu zuten lurralde hori.

1815ean Belgika Herbehereetako parte bilakatu zen. Brusela eta Haga ziren hiri nagusiak. 1830ean, Herbehereen aurkako matxinada bat gertatu zen Bruselan. Ondorioz, Belgika herrialde independente bihurtu zen eta, Brusela, bertako hiriburu.


Irudi batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]