Vikidiatik

Bularrezur

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Gorriz, bularrezur edo esternoia ageri da.

Bularrezurra gizakion torax edo bularraren erdialdean kokatuta dagoen hezur bat da. Bularraldearen goialdetik abdomenaren goialderaino doa. Oso erraz sentitzen da bularraren erdia ukitzen denean.

Berarekin artikulatu edo lotzen dira saihets-hezur gehienak (dauzkagun 12 saihets-hezur pareetatik goiko zazpiak, zehazki) eta lepauztai edo klabikula. Hezur luzea eta laua da, gorputzeko hezur laurik luze eta zabalena, hain zuzen. Bihotza eta birikak babesten ditu.

Hiru zati ditu:

  • Manubrio edo kirtena: goiko zatia.
  • Gorputza: erdiko zatia.
  • Xifoidea: beheko zatia.