Vikidiatik

Buruzagi

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Zezen Eseri, siux buruzagia.

Buruzagia talde batean agintzen duen pertsona da, agintaria, talde horretako buru edo nagusia.

Euskal hitz hau 12. mendean agertu zen lehen aldiz idatzita Nafarroako latinezko testu batean.

Beste erabilera bat ere izan du euskaraz, adjektibo modura, baina zentzu berarekin, " Hiri buruzagia " esamoldean, gaur egun " hiriburu " deitzen duguna esateko.