C bitamina

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Laranjek C bitamina dute.

C bitamina edo Azido askorbikoa bitamina bat da, gizakiak batez ere esne, barazki, eta fruta zitrikoen (laranja, limoi, mandarina eta pomeloak, adibidez) bidez lortzen duena.

Bitamina oso apurkorra da: beroak, argiak eta lehortzeak suntsitzen dute. Horregatik, kontserbek eta esne esterilizatuak ez dute izaten bitamina hau.

Animalia eta landare ugaritatik ateratzen da. Gizakiak, aldiz, ezin du sintetizatu (bere kabuz sortu bere barruan), eta janari bidez baino ezin du eskuratu.

Bitamina honen faltak eskorbuto izeneko gaixotasuna eragin dezake.

Funtzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

C bitamina oso garrantzitsua da gure odolean globulu gorriak behar bezala sortzeko; horregatik, zauriak sendatzen laguntzen du. Gainera, antioxidatzailea da; horri esker, gure gorputza ez da behar baino lehenago zahartzen. Bihotzeko gaixotasunetatik eta Alzheimer edo arteriosklerosia izeneko gaixotasunetatik ere babesten gaitu; hortz eta hortzoi edo entzien garapenean parte hartzen du. Lehenago uste zen C bitaminak gorputzaren immunitate-sistema indartzen duela eta gripetik babesten duela, baina, badirudi hori ez dela hala.