Caravaggio

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Caravaggioren erretratua, Ottavio Leoni margolariak egina, 1621 inguruan.

Michelangelo Merisi da Caravaggio, Caravaggio bezala ezaguna, margolari barroko italiar bat izan zen, Milan hirian jaioa 1571. urtean. Porto Ercole izeneko herrian hil zen, 1610ean. Ilun-argien arteagatik da ezaguna.

Caravaggio ezizena Lombardiako Caravaggio herritik zetorkion, gurasoak bertakoak zituelako. Bost urte zituela alde egin zuen herri horretatik izurritetik ihesi, eta bertan hil zitzaion aita 1577an. 13 urterekin Simone Peterzano margolari manieristaren lantegian sartu zen.

Ama 1590. urtean hil zitzaion, eta Michelangelok Erromara joatea erabaki zuen. Bertan, bizitza gogorra eduki zuen, baina bere artearentzat eragin handikoa. Arpini jaunaren lantegian hartu zuten, non loreak eta fruituak margotu baitzituen batez ere. Lore eta fruitu horiek “natura hila” deritzan generoaren hasierak izan ziren. Artisten babesle handi batek, Francesco del Monte kardinalak, haren lanak gogoko izan eta margolan batzuk erosi zizkion.

Caravaggio oso ospetsua da bere konposizioen ausardiagatik, narratibaren zentzuagatik, itzal-argiengatik eta errealismoagatik. Argiaren eta itzalen erabilera trebeak bereziki azpimarratzen ditu kontrasteak. Teknika horrek eragin handia izan zuen berehala beste margolari batzuengan, eta Caravaggioren estiloa imitatu zutenei “caravaggista” deitu zitzaien.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]