Charles Chaplin

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Charles Chaplin aktorea, Charlot pertsonaiaren itxuran.

Charles Chaplin aktore bat zen, oso ezaguna. Batez ere, film mutuetan Charlot izeneko pertsonaia antzezteagatik egin zen ezagun.
Chaplin Londresen jaio zen (Erresuma Batua), 1889an, eta Suitzan hil zen, 1977an, 88 urte zituela.
Charlot pertsonaia oso ospetsua egin zen mundu osoan. Zuri-beltzeko filmetan agertzen zen, film mutuetan (ez zuten hitzik egiten; musika besterik ez zen entzuten). Oso itxura berezikoa zen Charlot: bibote txikia, buruan kapela, eta eskuan makiltxo bat eramaten zituen. Charloten pelikula gehienak oso barregarriak dira.
Charles Chaplin, aktorea ez ezik, zinema-zuzendaria, musikagilea eta idazlea ere bazen.