Comoko aintzira

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Como aintzirako mapa, inguruko herri garrantzitsuenekin.

Comoko aintzira Italia iparraldean, Lombardia izeneko eskualdean dagoen aintzira bat da; Italiako aintzira edo lakurik sakonena da eta, hirugarren aintzirarik handiena da. 145 km²-ko azalera duenez, hirugarren antzirarik handiena. Alpeetako glaziarretan du sorburua, Suitzako mugatik hurbil.

Como eta Lecco probintzien artean kokatuta dago eta Adda ibaia da ur gehien ekartzen diona. Ekialdeko zatiari Leccoko aintzira deitzen diote.