Danbor

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Brasilgo danbor bat.

Danborra musika-tresna bat da. Kasu gehienetan, zilindro formako erresonantzia-kutxa bat izaten du eta larru zati tenkatu bana izaten dute alde bakoitzean; hori dela eta, danborrak menbranofonoen arteko musika-tresnak dira (mintz moduko bat dutela esan nahi du horrek). Estalki hori larruzkoa izaten da askotan, baina baita material sintetikoz egina ere; eskuaz edo makila batzuez jotzen denean, bibrazioa sortu eta soinua egiten du. Beraz, danborrak perkusio-instrumentuak dira.

Danbor japoniarrak.

Danbor motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Forma eta tamaina guztietako danborrak daude. Gehienetan, hodi baten edo upel baten forma izaten dute. Tamainaren aldetik, badira esku batean eramateko bezain txikiak direnak, eta beste batzuk, berriz, pertsona bat bezain handiak. Danborraren gorputza zurezkoa, metalezkoa edo zeramikazkoa izaten da. Larru edo estalkia erresonantzia-kutxari lotzeko modu asko daude: iltzeak edo sokak erabiliz, itsatsita, hari metalikoak estutuz, etab.

Euskal Herriko herri-musikan eta jaietan, tamaina ertaineko danborrak erabiltzen dira, danbolin edo atabal izenekoak.

Orkestretan erabiltzen diren danborrak handiagoak izaten dira, eta tinbal deitzen zaie. Musika modernoko baterietan, aldiz, badira tamaina desberdineko danbor txikiak makilaz jotzen direnak eta oinaz jotzen den danbor handi bat.

Zertarako erabiltzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabilera oso desberdinak dituzte. Zenbait lekutan, batzuetan, zeremonia erlijiosoetan erabiltzen dira, desfile militarretan edo jaietan (Euskal Herriko danborradetan, esaterako) orkestretan eta musika-bandetan ere erabiltzen dira. Leku askotako herri-musikan ere asko erabiltzen dira, erritmoa markatzeko edota dantzatzeko.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Danborrak oso musika-tresna zaharrak dira, oso oso aspalditik erabili izan ditu gizakiak. Lehenagoko danborrak, seguru aski, hustutako zuhaitz-enborrak izango ziren. Leku askotan, mezuak urrutira bidaltzeko modu bezala ere erabili izan dira.