Vikidiatik

Danimarka

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Danimarkaren kokapena.

Danimarka Europako Iparraldeko estatu bat da. Eskandinavia osatzen duten hiru herrialdeetatik txikiena da.

Kopenhage du hiriburu. Gutxi gorabehera, 5,8 milioi biztanle zituen 2018. urte hasieran. Biztanle gehienak hirietan bizi dira.

Hizkuntza ofiziala daniera da, norvegieraren antz handia duen hizkuntza.

Erlijiorik zabalduena luteranismoa da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Itsasoaren bitartez, Suedia eta Norvegiarekin du muga iparraldean, eta Alemaniarekin hegoaldean.

Danimarkaren azalera gehiena Jutlandia izeneko penintsulak hartzen du. Gainera, 400 uharte baino gehiago ditu penintsulatik ekialdera.

Danimarkarenak dira, orobat, Groenlandia eta Feroe uharteak, biak Atlantikoaren iparraldean, baina eskualde autonomoak dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historiaurretik bizi izan da jendea lurralde hauetan. Bikingoen garaian, erreinu bat osatu zuen, 800. urtetik 1000. urtera arte, gutxi gorabehera; garai hartako erreinua gaur egungo herrialdea baino handiagoa zen: gaur egun Alemania, Suedia, Norvegia eta Ingalaterrakoak diren lurrak zituen bere mende.

XIV. mendearen bukaeran, Eskandinavia osoa eta Islandia izan zituen bere mende. Baina, gerra batzuen ondoren, Suediak bere independentzia lortu zuen 1523an. Norvegiak 1814ra arte jarraitu zuen Danimarkaren mende egoten. Islandiak, berriz, 1945ean lortu zuen independentzia.

Danimarka 1973tik da Europar Batasuneko kide. Hala ere, herrialde honetan ez dute euroa erabiltzen; izan ere, 2000. urtean, erreferenduma egin zuten, eta herritarrek diru zaharrarekin jarraitzea erabaki zuten, koroarekin alegia.

Argazki batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]