Deismo

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Voltaire.
Jean-Jacques Rousseau.

Deismoa doktrina filosofiko bat da; haren arabera, mundua Jainkoak sortu du, baina ez du inola ere esku hartzen munduan gertatzen diren gauzetan edo gizakiek dituzten arazoetan.

Gainera, deistek pentsatzen dute Jainko sortzaile hori ezin dela errebelatuta egon dauden erlijioetako bati bakarrik, eta, horregatik, ez dute onartzen errebelaturiko erlijiorik edo dogmarik.

Deista horien artean, aipatzekoak dira Voltaire eta Jean-Jacques Rousseau, XVIII. mendeko edo Ilustrazio filosofoetako beste asko bezala.

Deismoaren aurkakoa ateismoa eta panteismoa dira.