Delta

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Niloren delta, satelite batek hartutako irudian (NASA).

Delta ibai baten bokalean —hau da, ibaiak ura itsaso, estuario, aintzira edo urtegi batera isurtzen duen tokian— ibaiaren besoen artean sortzen den eremua da. Delta ibaiak daramatzan sedimentuak metatu ahala eratzen da.

Triangelu forma izaten du eta horregatik du izen hori, delta (Δ) hizki greziarraren antzeko forma izaten duelako.

Deltarik ospetsuena Nilo ibaiarena da.