Denbora

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Denbora neurtzeko aspaldiko modu bat: hareazko erlojua.

Denbora kontzeptu edo magnitude fisiko bat da erabiltzen duguna gertatzen diren gauzen iraupena eta tarte edo banaketa neurtzeko edo, baita ere, objektuen abiadura eta aldaketak adierazteko. Denboraren bidez, gertakariak ordenatu egiten ditugu halako hurrenkera batean: lehenagoko gertakariek iragana osatzen dute; oraindik gertatu ez denak etorkizuna osatzen du; eta ez iragana eta ez etorkizuna ez dena, hau da, une bakoitzean gertatzen ari diren gauzek oraina deitzen duguna osatzen dute.

Denboraren neurria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iraganak, orainak eta etorkizunak denboraren lerroa deitzen duguna osatzen dute; gauza bakoitza noiz gertatu den zehazteko erabiltzen dugu lerro hori, eta beti norabide berean garatzen da, denbora beti aurrera baitoa, guk kontzeptu hori irudikatzeko dugun moduan.

Denbora neurtzeko, bestalde, errepikatzen diren unitate asko erabiltzen ditugu, denboraren lerroan egiten ditugun zati edo segmentuen arabera.

Hona hemen denbora neurtzeko erabiltzen ditugun unitate edo neurri desberdinetako batzuk:

  • Milurteko 1 = 1.000 urte
  • Mende 1 = 100 urte
  • Hamarkada 1 = 10 urte
  • Urte 1 = 365 egun (edo 366 egun, bisurteetan)
  • Hi1abete 1 = 28/30 egun
  • Astebete 1 = 7 egun
  • Egun 1 = 24 ordu
  • Ordu 1 = 60 minutu
  • Minutu 1 = 60 segundo
  • Segundo 1 = Nazioarteko oinarrizko denbora-magnitudea
  • Milisegundo 1 = 1/1,000 segundo
  • Mikrosegundo 1 = 1/1,000,000 segundo
  • Nanosegundo 1 = 1/1,000,000,000 segundo