Diglosia

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Diglosia gizarte edo lurralde batean bi hizkuntza egotean eta hizkuntza horiek garrantzi desberdina izatean gertatzen da. Hizkuntza horietako bat nagusia izaten da, indartsuagoa, ospe handiagokoa (administrazioan, hezkuntzan, hedabideetan erabiltzen da), eta, bestea, berriz, ahulagoa (familian eta lagunartean erabiltzekoa).
Hiru hizkuntza edo gehiagoren kasuan gertatzen denean hori, poliglosia edo multiglosia deitzen da.