Diru

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Euro bateko txanpona.
Bost euroko diru-papera.

Dirua gaur egungo ia gizarte guztietan ordaintzeko erabiltzen den baliabide edo bitarteko bat da, metalezkoa edo paperezkoa, eta gizarte bakoitzean halako balio finkatu bat izaten duena; gaur egun, gehienbat, txanponak eta diru-papera dira dirua, baina dirutzat har daitezke beste bitarteko batzuk ere, txekeak adibidez.

Dirua erabiltzeko arrazoi nagusiak honako hauek dira:

  • Truke ekonomikoak errazten ditu.
  • Pertsona, enpresa edo herrialde baten aberastasun ekonomikoa neurtzen laguntzen du.
  • Aberastasuna gordetzeko aukera ematen du.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]